Vitoria-Gasteizko udala

Gasteizerako zure bidaiaren ingurumen-aztarnaren kalkulagailua

Ezagutu Gasteiz

Aztarna uzten duen hiria

Aholkuak eta gomendioak

Jakizu zer egin dezakezun zure aztarna murrizteko
  1. Erabili garraio iraunkorra Gasteizera iristeko: bizikletak, trenak, autobusak eta auto partekatuak zure karbono-aztarna murrizten dute. Trena ezin hobea da ingurumen-inpaktu txikiko oporretarako.
    Tren-geltokia
  2. Gasteiz bizikletarako diseinatuta dago: hiri osoan, bidegorri-sare zabalean zehar mugitu ahal izango zara, eta edonora eraginkortasunez denbora gutxian heldu. Bizikletak Bizilekun aloka ditzakezu.
    Bizileku
  3. Erabili motorizazio txikiko garraioa, hibridoa edo elektrikoa distantzia luzeko bidaiak egiteko. Martxa luzeekin gidatuz gero, erregaia aurreztuko duzu. Egiaztatu pneumatikoen presio egokia dela; 0,3 bar-eko presiorik ezak % 3 handitzen du erregai-kontsumoa.
    Mugikortasuna hirian zehar
  4. Eraztun Berdea Gasteiz inguratzen duten parkeen multzoa da. Balio ekologiko handiko naturagunea eta hiriko aisialdi-eremu nagusia.
    Eraztun berdea
  1. Zure ostatutik irteterakoan, itxi txorrota, itzali berogailua edo aire girotua eta argiak. Horrela, ura eta energia alferrik ez galtzen lagunduko duzu.
    Ostatua Gasteizen
  2. Ingurumen-politikak dituzten establezimenduek iraunkortasuna bermatzen dute: bilatu iraunkortasuna ziurtatzen duten zigiluak, atalak webguneetan, argitalpenak sare sozialetan, etab.
    Ecolabel Spain
  3. Neguan, termostatoa 20-21 ℃-tan jartzea nahikoa da erosotasuna bermatzeko. Udan, aldiz, aire girotua piztu behar baduzu, ezarri tenperatura 25-26 ℃-tan. Ahal duzun guztietan, lehenetsi haizagailua, kontsumoa murrizteko.
    52 Keinu, aldaketa klimatikoaren aurka
  4. Gasteizen, etxean zaude... Naturaguneetan, saiatu beti bidezidorretatik ibiltzen, ez eragin eragozpenik landareei eta animaliei, eta ez kaltetu bizileku dituzten inguruneak.
    Hiri berdea
  1. Diberti zaitez gure gastronomia probatzen: euskal sukaldaritza munduko ospetsuenetakoa da, eta Gasteizen eguneko menu goxoak, pintxo bikainak eta plater sofistikatuagoak aurkituko dituzu, gustu eta ekonomia guztietarako.
    Gastronomia Gasteizen
  2. Gogoan izan oporrak bestelako kulturak ezagutzeko aukera direla. Saiatu tokiko usadio eta ohituretara egokitzen, eta, batez ere, bertako pertsonek bezala jokatzen. "Benetako oroitzapenak" eramango dituzu etxera.
    Zer egin dezakezu Gasteizen
  3. Pentsatu eskala txikian; tokiko ondasun, zerbitzu eta baliabideak erabiltzea onuragarria da gure ekonomiarako. Gertuko merkataritzak ingurumen-kutsadura murrizten laguntzen du, joan-etorriak eta horiek eragindako erregai-gastua saihesten baititu.
    Erosketak
  4. Kontratatu Gasteizko turismo-baliabideak ondo ezagutzen dituzten eta ibilbide bat eskainiko dizuten bertako gidariak.
    Bisita gidatuak
  1. Gasteizko eraztun berdean, espezie ugari aurkituko dituzu: arteak, erkametzak, astigarrak... CO2a xurgatzen duten zuhaitzak. Oxigena zaitez Armentia, Olarizu eta Salburuako basoetan eta bisitatu interpretazio-zentroa.
    Ataria
  2. Ezagutu Gasteizko arboladia: aplikazio honen bidez, zuhaitz bakoitzean klik eginez, hiriko espezieak ezagutu ahal izango dituzu... diberti zaitez natura ezagutuz.
    GEO Gasteizko Arboladia
  3. Gasteizko arboladiak hiriko azpiegitura berdea sortzen du: Florida parkean, Prado parkean, Arriaga parkean eta Sendako ibilbidean, besteak beste, hainbat espezie aurkituko dituzu: gaztainondoak, makalak, lizarrak...
    Hiri-parkeak
  4. Bidean, utzi zure aztarnak besterik ez, ez zure ibiliaren bestelako arrastorik. Jakizu gehiago Gasteizko hiri-eta hondakin-garbiketari buruz.
    Hiri- eta hondakin-garbiketa
  1. Edukiontzi berdean, beira uzten da. Kontuz! Ez dira botilen edo potoen bestelako beirak bota behar, tratatu ezinezko substantziak dituztelako. Zalantzatan zaude edukiontzi berdean zer utzi?
    Egiaztatu hemen
  2. Edukiontzi urdinean, paperezko eta kartoizko ontziak uzten dira. Hondakinak garbi egon behar dira, koipe-orbanik edo inolako plastiko-motarik gabe. Zalantzatan zaude edukiontzi urdinean zer utzi?
    Egiaztatu hemen
  3. Edukiontzi laranjan/marroian, trata daitezkeen mota guztietako hondakin organikoak utzi behar dira, hala nola fruten azalak, landareak eta arrautza-oskolak. Zalantzatan zaude edukiontzi marroian zer utzi?
    Egiaztatu hemen
  4. Edukiontzi horian, plastikozko ontziak, latak eta brikak uzten dira. Erne! Edukiontzi horia EZ da plastiko guztietarako. Zalantzatan zaude edukiontzi horian zer utzi?
    Egiaztatu hemen
  5. Edukiontzi grisa errefuserako da, hau da, berrerabili ezin den guztirako. Zalantzatan zaude edukiontzi grisean zer utzi?
    Egiaztatu hemen
Erabili garraio iraunkorra Gasteizera iristeko: bizikletak, trenak, autobusak eta auto partekatuak zure karbono-aztarna murrizten dute. Trena ezin hobea da ingurumen-inpaktu txikiko oporretarako.
Tren-geltokia
Gasteiz bizikletarako diseinatuta dago: hiri osoan, bidegorri-sare zabalean zehar mugitu ahal izango zara, eta edonora eraginkortasunez denbora gutxian heldu. Bizikletak Bizilekun aloka ditzakezu.
Bizileku
Erabili motorizazio txikiko garraioa, hibridoa edo elektrikoa distantzia luzeko bidaiak egiteko. Martxa luzeekin gidatuz gero, erregaia aurreztuko duzu. Egiaztatu pneumatikoen presio egokia dela; 0,3 bar-eko presiorik ezak % 3 handitzen du erregai-kontsumoa.
Mugikortasuna hirian zehar
Eraztun Berdea Gasteiz inguratzen duten parkeen multzoa da. Balio ekologiko handiko naturagunea eta hiriko aisialdi-eremu nagusia.
Eraztun berdea
Zure ostatutik irteterakoan, itxi txorrota, itzali berogailua edo aire girotua eta argiak. Horrela, ura eta energia alferrik ez galtzen lagunduko duzu.
Ostatua Gasteizen
Ingurumen-politikak dituzten establezimenduek iraunkortasuna bermatzen dute: bilatu iraunkortasuna ziurtatzen duten zigiluak, atalak webguneetan, argitalpenak sare sozialetan, etab.
Ecolabel Spain
Neguan, termostatoa 20-21 ℃-tan jartzea nahikoa da erosotasuna bermatzeko. Udan, aldiz, aire girotua piztu behar baduzu, ezarri tenperatura 25-26 ℃-tan. Ahal duzun guztietan, lehenetsi haizagailua, kontsumoa murrizteko.
52 Keinu, aldaketa klimatikoaren aurka
Gasteizen, etxean zaude... Naturaguneetan, saiatu beti bidezidorretatik ibiltzen, ez eragin eragozpenik landareei eta animaliei, eta ez kaltetu bizileku dituzten inguruneak.
Hiri berdea
Diberti zaitez gure gastronomia probatzen: euskal sukaldaritza munduko ospetsuenetakoa da, eta Gasteizen eguneko menu goxoak, pintxo bikainak eta plater sofistikatuagoak aurkituko dituzu, gustu eta ekonomia guztietarako.
Gastronomia Gasteizen
Gogoan izan oporrak bestelako kulturak ezagutzeko aukera direla. Saiatu tokiko usadio eta ohituretara egokitzen, eta, batez ere, bertako pertsonek bezala jokatzen. "Benetako oroitzapenak" eramango dituzu etxera.
Zer egin dezakezu Gasteizen
Pentsatu eskala txikian; tokiko ondasun, zerbitzu eta baliabideak erabiltzea onuragarria da gure ekonomiarako. Gertuko merkataritzak ingurumen-kutsadura murrizten laguntzen du, joan-etorriak eta horiek eragindako erregai-gastua saihesten baititu.
Erosketak
Kontratatu Gasteizko turismo-baliabideak ondo ezagutzen dituzten eta ibilbide bat eskainiko dizuten bertako gidariak.
Bisita gidatuak
Gasteizko eraztun berdean, espezie ugari aurkituko dituzu: arteak, erkametzak, astigarrak... CO2a xurgatzen duten zuhaitzak. Oxigena zaitez Armentia, Olarizu eta Salburuako basoetan eta bisitatu interpretazio-zentroa.
Ataria
Ezagutu Gasteizko arboladia: aplikazio honen bidez, zuhaitz bakoitzean klik eginez, hiriko espezieak ezagutu ahal izango dituzu... diberti zaitez natura ezagutuz.
GEO Gasteizko Arboladia
Gasteizko arboladiak hiriko azpiegitura berdea sortzen du: Florida parkean, Prado parkean, Arriaga parkean eta Sendako ibilbidean, besteak beste, hainbat espezie aurkituko dituzu: gaztainondoak, makalak, lizarrak...
Hiri-parkeak
Bidean, utzi zure aztarnak besterik ez, ez zure ibiliaren bestelako arrastorik. Jakizu gehiago Gasteizko hiri-eta hondakin-garbiketari buruz.
Hiri- eta hondakin-garbiketa
Edukiontzi berdean, beira uzten da. Kontuz! Ez dira botilen edo potoen bestelako beirak bota behar, tratatu ezinezko substantziak dituztelako. Zalantzatan zaude edukiontzi berdean zer utzi?
Egiaztatu hemen
Edukiontzi urdinean, paperezko eta kartoizko ontziak uzten dira. Hondakinak garbi egon behar dira, koipe-orbanik edo inolako plastiko-motarik gabe. Zalantzatan zaude edukiontzi urdinean zer utzi?
Egiaztatu hemen
Edukiontzi laranjan/marroian, trata daitezkeen mota guztietako hondakin organikoak utzi behar dira, hala nola fruten azalak, landareak eta arrautza-oskolak. Zalantzatan zaude edukiontzi marroian zer utzi?
Egiaztatu hemen
Edukiontzi horian, plastikozko ontziak, latak eta brikak uzten dira. Erne! Edukiontzi horia EZ da plastiko guztietarako. Zalantzatan zaude edukiontzi horian zer utzi?
Egiaztatu hemen
Edukiontzi grisa errefuserako da, hau da, berrerabili ezin den guztirako. Zalantzatan zaude edukiontzi grisean zer utzi?
Egiaztatu hemen